XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskaltzaindiak gaur hautatuko presidente berria

Euskaltzaindiak gaur bertan Donostian burutuko duen bileran hautatuko da azken hemezortzi urteotan euskaltzainburu izan den Villasanteren ordezkoa.

Jakina denez, Villasantek azaroan egindako bileran eman zuen ezagutzera kargua uzteko asmoa.

Urte asko daramat eta denbora berriak datoz.

Baina erabaki hau hartzen gehien eragin nauena zera izan da, Anjel de Sorazuren lana prestatu beharra daukadala argitaratzeko, eta karguan jarraitu ezkero ezinezko izango litzaidakeela, esan zuen euskaltzainburuak bere erabakiaren berri eman ondoren.

Printzipioz euskaltzain-oso guztiak hautagai badira ere.

Jean Haristchelar euskaltzainburuordea da akademiaren buru berria izateko posibilitate gehien duena, Villasantek berak ere berau proposatu baitzuen, esperientzia handiko gizona delako, jakituna, karguetan ibilia... baina nik bera proposatzeak ez du ezer suposatzen, edonor izan daiteke aukeratua, eta gainera jarraitu zuen propaganda egitea ez da bidezkoa.

Euskaltzainburu berriaz aparte, euskaltzainburuorde, diruzain eta idazkari berriak ere hautatuko dira gaurko bilera honetan, aldez aurretik ezarritako bi urtetako epea bukatu baitzaie Haritchelar, Jose Mari Satrustegi eta Juan San Martini.

Beraz, gaur erabakiko da hauek beren postuan jarraituko duten ala ez.

Gaur hautatuko den euskaltzainburua, akademiaren historiaren seigarrena izango da, bost izan baitira orainarte postu hau bete dutenak: Resurrección María de Azkue 1919tik 1951ra, Igancio Maria Etxaide 1952tik 1962ra, A. Maria Lojendio 1962tik 1966ra, Manuel Lekuona 1966tik 1970ra, eta azkenik, Villasante.